XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baso publikoko mugan zehar haren 18. mugarriraino jarraitzen da.

Mugarri hau utzi eta Atxarteko haizpitartea zeharkatuz, ordu erdi batez Abadiñoko Urikola-Basoak deritzon O.P.ko 18. basoko 19. mugarriraino jarraitzen da.

Baso publiko honen mugan zehar jarraitu eta hango 45. mugarriraino.

Honetan baso publikoko muga utzi eta, Atxondoko lurretan, ladera erdian aurrera jarraitzen da; Ailuitz eta Anbotoko mendietako inguru bazterretik igaro, Atxarte deritzon haitzpunta igaroz, gero Atxekoko galtzada zaharra eta Eguzkialdeko txabolak, Arabako mugaraino.

Erlaneko errekan, errekan gora jarraitzen da, Amilondoko gainean zehar Axelarrineko haitzetaraino.

Ekialdeko muga: Teilamendiko gainean hasten da, mendebaldean zehar Izpiztikoarriagan zehar jarraituz, Aramaioko Udalarenak diren baso batzu bazterretik inguratzeko, Lesiagako mendibizkarreraino.

Norabidea aldatu egiten da eta, hegoalderantz, Arangioko basoko ekialdeko mendilepoaren ingurutik igarotzen da, Larrako lurjausia, Izarrako sakana, Ipurtotzeko txabola eta Arangioko bide zaharrean zehar, Keistiko txabolaraino.

Hegoaldeko muga: Arangioko gurutzetik, San Cristobal baselizan zehar, Arangio basoko mendebaldeko hegalean barrena Lesiagako mendibizkarreraino.

Lesiagatik Olaetarako bideari jarraituz, gero Zabalandikoari, Pagozabalekoraino iristen da, Araba eta Bizkaiaren arteko mugan.

Mendebalderantz, Araba eta Bizkaiaren arteko mugari jarraitzen zaio, Atxondo (Bizkaia) eta Aramaio (Araba) udalerrietako mugarteen barrena, Abadinoko mugartera iritsi arte, Azuntze deritzon aurkientzaraino, eta Abadiñoko Urkiola-Basoak deritzon O.P.ko 18. basoko 53. mugarriraino.

Herrialde historikoen arteko mugan zehar jarraitzen da, era berean bide publikoarena dena, basoko 68. mugarriraino, bertan Arabako muga bukatzen delarik.

Mendebaldeko muga: 68. mugarritik abiatuta, mendebalderantz, O.P.ko 18. basoko mugari jarraitu eta Dantzaleku deritzon aurkientzaraino.

Honetan Dima eta Abadiñoren arteko mugakidetasuna hasten da, era berean baso publikoaren muga denari jarraituz.

O.P.ko 18. basoko 84. mugarriraino, Dima, Mañaria eta Abadiñoko mugarteen bilgunea dena.

Mugarteen arteko muga utzi eta Iturriotzeko gainetik igaroz, Magaltxetako mendibizkarreraino iristen da, Astoako bidean zehar jarratzeko, Mendizabaleko urtegiraino, ondoren beroni jarraitzeko, Berdiguntzeko ur gordailuraino.

Lesartzuko gaina inguratzen da, izen bereko mendibizkarreraino, eta Lesartzutik Eskurminerako bidean zehar, Olarretako mendibizkarreraino.